Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
100 pertsona eszenatokian. Antzezleak, jostunak, erregidoreak, apainketakoak, abesbatza... Adin eta pentsaera ezberdineko herritarrak. Denak Gwendalen Iris jig edo Aupa Etxarri! kantuaren doinura dantzan. Batasun irudi horrekin despeditu zen ostiralean Etxarri Aranatz 1312-2012. Beste 700 urte baietz herri antzerkia. 600 ikusle bildu ziren Euskal Herriari frontoian Etxarri 2012 ekimenak sustatutako antzezlana ikustera. Eta gozatu ederra hartu zuten akaberan zutik txaloka despeditu baitzituzten herri antzerkia gauzatu zituztenak. Jose Luis Erdoziak prestatutako lanak 11 agerraldietan Aranazko eskualdeak 1312an bizi zuen egoera larriaren azalpena, herriek batzeko hartutako erabakia eta haren gauzatzea islatu zuen. Bardo batek bertso batekin kokatzen zuen agerraldi bakoitza. 11 agerraldietan antzezleak hitza eta bertso kantua tartekatu zuten. Pertsonai bakoitzak bertso doinu bat erabiltzen zuenez, nortasun propioa hartu zuen eta berez motzak ziren agerraldiei erritmo dinamikoa eman zieten. Mubatseko batzarra, konfesatokikoa, Iruñeko bilerakoa eta akaberakoa aipatzeko moduko agerraldiak. TaularatzeaFrontoi guztiaren luzera 3 eskenatokitan banatua izan zen eta antzezleak batetik bestera eraman zuten ikusleen arreta. Gutxieneko apaingarri batzuekin lortu zuten agerraldi bakoitza girotzea. Eta antzezpenak bideo proiekzioen osagarria izan zuen. Argiztapena xume eta egokia izan zen. Soinua, paregabekoa. Etxarrieraren fonetismo, lexiko eta esamoldeak bizitasuna eman zioten antzezlanari. Herriko folklorearen errepaso txiki bat atzeman ahal izan zen emanaldian. Akaso faltan izan zen Urte berri kanta edo haren doinuaren erabilera. Baina gutxi-asko Etxarri eskenatokian islatua izan zen. Ostiralean bat baino gehiago harrituta gelditu zen etxarriar batzuen antzezpenerako eta kanturako dituzten dohainez. HimnoaAntzezlana despeditu ondoren, Etxarri Aranazko abesbatzak herriko ereserkia mustu zuen. Jose Luis Erdoziak idatzitako hitzei Adur Goikoetxeak jarri die doinua, leloan habanera aire bat duena. Bildutakoen gogokoa izan zen himnoa.1. bideoa2. bideoa