Udazken fruituak ikusgai

Guaixe 2012ko urriaren 12a

Lastailaren 14an, igandean, 10:00etatik 18:00etara Etxarri Aranazko plazanZaleek eta hain zale ez direna ere lastailaren bigarren igandea mikologiarekin eta botanikarekin hitzordua jarrita dute azken urteetan. Jose Luis Eseberri eta Bixente Garziandia, Barze, izan ziren Etxarri Aranatzen mikologiaren harra zabaldu zutenak eta haiei dago eskainia igandeko erakusteka. Haien lekukoa beste batzuk hartuko dute eta erakusketan azalpenak behar dituztenei argibideak emateko prest izanen dira. Antolaketan Hartzabal elkarteko ziza eta landare taldea, Larrañeta elkarteko mendi taldearen laguntzarekin. Baina udazkeneko koloreak ere dastatzeko aukera izanen da. Izan ere, pintxo dastatzea antolatu da herriko tabernetan. Zizekin prestatutako pintxoak probatzeko aukera izanen da eguerdian Iturri Eder, Leku Ona, Larraza, Iratxo, Xapatero eta Derry tabernetan.