Bi ipuinetako protagonistak taula gainean

Guaixe 2012ko urriaren 19a

Barbantxo eta Txanogorritxo ipuinetako protagonistak taula gainean batu ditu Kollins Clown taldeak. Barbantxo txikiak bere txikitasunaren onarpena lortzen du ipuinean. Txanogorritxok, berriz, helduago bihurtzen da ipuinaren akabera. Bi kontakizunetan protagonistek oztopoak gainditu behar dituzte, baina akabera zoriontsua da. Biek bat nola eginen dute antzokian? Etxarri Aranazko Udalaren eskutik, bihar kultur etxean erantzuna.