Nazabal haserre egurrekin

Guaixe 2012ko urriaren 22a

Urrezko Aizkorako Txapeldunen Kopa1.Aitzol Atutxa: 16:292.Flroren Nazabal: 17:043.Unai Otaño: 21:53Bilbon jokatutako Urrezko Aizkorako Txapeldunen Ligako Kopa Aitzol Atutxak irabazi zuen, sorpresaz. Izan ere Kopako azkeneko probara 47 segundoko aldearekin iritsi zen Floren Nazabal etxarriarra, eta pronostiko guztiek txapeldun ikusten zuten. Baina azkeneko proban - lau kana-erdiko erdibitu - minutu eta erditik gorako aldea atera zion Aitzol Atutxak etxarriarrari. Proba bukatutakoan haserre agertu zen Floren Nazabal, azkeneko proban sobera nahiko egur zikinak tokatu zitzaizkiolako. Hor denbora asko galdu zuen, aurretik zuen alde guztia galduz.