Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nazabalek burua Elizondon dauka, igandean Euskal Herriko 1. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa jokatuko baita Baztan pilotalekuan, 12:30ean. 12 aizkolari lehiatuko dira: Aitzol Atutxa, Iñaki Azurmendi, Joseba Otaegi, Jesus Mari Mujika, Luis Txapartegi, Jose Mari Olasagasti, Juanjo Lopez, Antonio Senosiain, Aitor Senosiain, Unai Otaño, Jon Rekondo eta Floren Nazabal. Bi kana-erdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbiko erdibitu beharko dituzte. Lehen 6 sailkatuek azaroaren 18an Arbizun jokatuko den final handirako txartela lortuko dute. Aizkolarien artean alde txikiak daude, eta, hortaz, ikusmina handia da, finalean sartzea garesti dagoelako. Floren Nazabalek Euskal Herriko txapelketan jokatzen duen 22. kanporaketa izango da igandekoa, eta orain arte 20 aldiz sailkatu da finalerako. Espero dezagun aurreikuspenak bete eta Nazabal finalerako sailkatzea, etxarriarra sasoi betean baitago.