Nafarroako Nesken Pala Txapelketa

Guaixe 2012ko urriaren 31

Asteburuan bigarren jardunaldia jokatu da, eta aipatzekoa da San Migel taldeko Muneta eta Calanda eta Oberena taldeko Yanira Aristorena eta Kontinen arteko partida. Emozioz betetako partidan azken tantoan erabaki zen partida eta Yanira Aristorena etxarriarra eta Kontin izan ziren nagusitu zirenak, 30-29. Hain zuzen ere beraiek dira txapelketako buru direnak. Eta Oberena taldeko bi bikoen arteko lehian, Etxarri-Ruiz 30-22 nagusitu zitzaien Saioa Aristorenari eta Anduezari.