Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Abenduaren 16an, igandean, 19:00etan izanen da Beste 700 baietz! herri antzerkia ikusteko aukera. Euskalerriari frontoian izanen da emanaldia. Halaxe jakinarazi digu Etxarri 2012 ekimenak. Antolatzaileek azaldu digutenez sarrerak azaro erdialdean jarriko dira salgai. Lastailaren 5ean mustu zen obra arrakastaz. Etxarri Aranatz herriaren sorreraren berri ematen du bertso-antzerkiak.