Artieda Imanolen bertsiogileen lehiaketako finalean

Guaixe 2012ko azaroaren 9a

Xabier Artieda etxarriarra eta bere lagun Victor Zegarra igandean Donostiako Lugaritz kultur etxeko Imanol Lartzabal aretoan izanen dira. 19:00etatik aurrera eskenatoki horretatik 9 bakarlari eta bikote pasako dira, guztiak ere Imanol kantariaren abestien bertsio lehiaketako finalistak baitira. Haietako bik Euskadi Irratiko entzuleen babesari esker lortu dute finalerako sailkatzea. Etxarriarraren kasuan epaimahaiak eman dio finalerako txartela. Artiedak azaldu digunez, amak eman zion Imanolen bertsioen lehiaketaren berri. Bera eta Victor Iruñean kalean jotzen egoten dira maiz, Nabarreria aldean. Zegarra kantuei oinarri erritmikoa jartzen die eta haren gainean melodia jartzea da, esku eta turutaxoekin laguntzea etxarriarraren egitekoa da. Hala prestatu zituzten lehiaketara aurkeztu zituzten bi kantuak: Mendian gora haritza eta Ilun ikarak. Telefono mugikorrarekin grabatu eta aurkeztu zituzten. Igandean Donostian kantatzeko bi kantu prestatu ditu bikoteak, baina antolakuntzak hala eskatuta (entzunegia delako) Ilun ikarak beharrean beste kantu bat abestuko dute: Poeta kaxkarra. Igandekoa pasa ondoren Artieda bi antzerki muntaiaren prestaketa bukatzen segituko du.