Presoen bizipenak pantailan

Guaixe 2012ko azaroaren 9a

Barrura begiratzeko leihoak dokumentala ikusgai izanen da Etxarri Aranatzen. "Presoen atzean dauden istorioak eta sufrimenduak islatu nahian" sortu da dokumentala. Josu Martinez, Txaber Larreategi, Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo eta Enara Goikoetxea zuzendariek preso politiko banaren bizipenak kontatzen dituzte film horretan: atxilotua izateko falta dituen neska gaztea; 17 urteren ondoren Euskal Herrira itzultzen den gizona; preso dagoen alabarekin izandako telefono elkarrizketa guztiak kasetean grabatu dituen ama; intelektual bat, ziegaren bakardadean bere burua topatu nahian eta 20 urte beranduago, gaztetako lagun zaharrarekin harremana berreskuratzen duen ETAko buru ohia. Emanaldiaren ondoren publikoak filmaren egileekin nahiz protagonistekin hitz egiteko aukera izanen du.