Artieda 3. Imanol Cover lehiaketan

Guaixe 2012ko azaroaren 14a

Imanol abeslariaren kantuen bertsio lehiaketako finala igandean jokatu zen Donostian. Ainara Ortegari eta Satxa Sorazu piano-jotzaileari Zure tristura eta Nire euskaltasuna abestien bertsioek eman zieten lehen saria. Xabier Artieda eta Victor Zegarra hirugarren postua lortu zuten Ilun ikarak eta Uxo xuria kantuekin. Artiedak azaldu digunez finaleko kontzertua "oso solemnea" zen eta beraien emanaldiarekin "rollo ona" eman zutela eta jendea barrez hasi zela kontatu digu. Etxarriarrak ere aitortu digu irabazleek lan polita egin zutela. Euskadi Irratiak eta Imanol Oroituz taldeak antolatu du bertsio lehiaketa, eta Artieda-Zegarra bikoteari bere burua aurkezteko balio izan die. Hala esan digu etxarriarrak eta musika eta antzerkia nahasten dituen ikuskizuna, "zerbait ezberdina eskaintzen duena", edozein tokitan emateko prest daude. Hilaren 24an, goiz eta arratsaldez, emanaldia dute Iruñeko La Hormiga Atomica liburu-dendan. Horretaz gain, Artieda beste bi antzerki muntaiaren prestaketan dago buru belarri sartuta.