Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txalo konpainiaren Hil arte bizi antzezlana bidegurutze batean kokatzen da: heriotzaz hitz egiten duen komedia da, adiskidetasunaz jarduten duen tragedia da eta bizitzeko gogoa hizpide dituen tragikomedia da. Bide gurutze horretan hiru lagun opatuko dira. Haien arteko harremanak, adiskidetasuna, traizioa eta heriotza hizketa-gai ditu antzezlanak. Angel eta Maria bikote dira, baina harremana hautsi eginen da Mariak bikotearen lagun min Nachorekin maitasun istorioa izan duelako. Elementu dramatikoa eduki arren komedia den lanaren abiapuntua hori daSara Cozar, Joseba Usabiaga eta Iker Galartza aktoreek jokatzen dituzte hiru pertsonaiak, Begoña Bilbaok zuzendaritzapean. Javier Veiga aktore eta egile galiziarraren Amigos hasta la muerte obraren euskarazko egokitzapena da gaur Etxarri Aranatzen emanen dena.