Ansotegi txapeldun Egian

Guaixe 2012ko azaroaren 19a

Egiako Juanito Alvarez Memorialeko txapelketak berri pozgarria utzi du. Senior mailan Jon Ansotegi etxarriarra eta Apeztegia nagusitu dira, partida ikusgarrian Apezetxea II. eta Arzelus 22-20 menpean hartu eta gero. Ansotegi etxarriarrak gainera senior kategoriako pilotari onenaren saria jaso zuen. Bestetik, gazteen mailan Altuna-Erostarbek jantzi zuten txapela, Mujika-Imaz 12-22 irabazita.