Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Despeditu da Nafarroako Emakumeen Pala Txapelketako klasifikazio fasea. Orain arte, txapelketa bikaina egin dute Oberenako Yanira Aristorena etxarriarrak eta Continek. Azken jardunaldian 30-26 hartu zituzten menpean haien taldekideak Etxarri-Ruiz. Finalerdietan, Aristorena eta Continek, Leitzako Aurrerako Agirre-Zabaleta izanen dituzte aurkari, eta San Migel taldeko Muneta-Calandak, Oberenako Etxarri-Ruiz.