Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atsoak dantzan antzezpeneko protagonistak zaharren egoitzatik ihes egindako adineko bi emakume dira, Etxarriko kaleetan barna dabiltzanak. Egoitzako zaintzaileak beraien bila dabiltza, baina amonek dagoeneko erabaki bat hartu dute; beraiek ez dira bazterrean uzten den traste zaharra, oraindik badituzte betetzear dauden promesa eta ametsak eta iritsi da guzti hori burutzeko ordua.Itxuraz makala den adineko emakume bikote horrek bazter guztietan nahasmena sortzen du. Aske sentitzearen ondorioz euforiko daude eta bere adinerako pentsaezinak diren balentriak eginen dituzte mundu guztiaren aurrean. Autonomoak izan nahi duten arren, haien azken dantzarako laguntasuna beharko dute.