Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Finalak Benjaminak:Maitena-Uxue 15 / Irantzu-Naroa 7 Kimuak: Elai-Naroa 18 / Leire-Aroa 12 Haurrak: Dinora-Irati 22 / Maddalen-Naroa 16 Gazteak: Garazi-Ekhiñe 25 / Amaiur-Irati 23 1.Maila: Goikoetxea-Huizi 26 / Ainhoa-Maddi 30 Eliteak: Yanira-Maite 26 / Bea-Nagore 30Ostiralean eta larunbatean jokatu ziren Sakanako Nesken VII. Pala Txapelketako finalak, Etxarri Aranazko Euskalerriari pilotalekuan. Txapelketa Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatu du, Etxarri Aranazko Gure Pilota elkartearen eta hainbat entitateen laguntzarekin. Ostiralean kategoria txikikoen finalak jokatu ziren, eta larunbatean elite eta lehen mailakoak. Aipatzekoa da guztira 31 bikotek hartu dutela parte txapelketan, 6 mailatan banatuta. Hasieran ligaxka jokatu zen eta gero finalen txanda izan da. Giro polita izan da, partidak ikusgarriak, eta emakumeen palak Sakanan etorkizuna duela argi dago. Eliteeetan Yanira Aristorena etxarriarrak eta Maite Ruiz de Larramendik ezin izan zuten txapela jantzi, Bea eta Nagore nagusitu baitzitzaien, 26-30. "Sekulako finala izan zen eta bi bikoteak bikain jokatu zuten. Norbaitek irabazi behar du eta ez zen Yanira izan, baina ongi jolasten dutenean ni pozik" zihoen Gure Pilota elkarteko kide eta emakumeen pala sustatzaile Migel Aristorenak, aldi berean Yanira Aristorenaren aita denak. Lehen mailako finalean ere emaitza bera izan zen, Ainhoa eta Maddiren alde eta Goikoetxea-Huiziren kaltetan. Finalen ondoren sari banaketa izan zen. Eliteen eta lehen mailako txapeldunek, txapela, trofeoa, talasoterapia sesioa eta gazta jaso zituzten, eta txapeldunordeek, trofeoa, talasoterapia sesioa eta gazta. Jubeniletako txapeldunei txapela, trofeoa eta gazta eman zieten eta txapeldunordeei trofeoa eta gazta. Migel Aristorenaren lanari aitorpenaTxapelketaren balorazio ona egin du Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak. "Balorazioa oso ona da. 6 mailatan jokatu da txapelketa: helduak elite eta lehen mailan, eta kategoria txikiagoak benjaminetan, kimuetan, haurretan eta gazteetan. Guztira 62 partaide izan dira. Finalean giro polita izan zen, 100 ikusle inguru izan ziren eta oso partida politetaz gozatzeko aukera izan zen" adierazi du kirol teknikari Amaia Gerrikagoitiak, Migel Aristorenak emakumeen pala sustatzeko egiten duen lanaren errekonozimendua eginez. Kontentu dago, baita ere, lizarragatarra. "Pilota eskolako neska guztiak joan ziren finaletara, baita bestelako herritarrak ere, eta sekulako giroa zegoen. Oso emozionantea izan zen, maila handiko partidak izan zirelako. Ikusleak ere harrituta zeuden" adierazi digu.