Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bi efemeride batu dira aurten Etxarri Aranatzen: 1312 herriaren sorrera eta 1512 Nafarroako konkista. Horien inguruan lanean aritu da Etxarri 2012 ekimena. Urtean zehar hainbat ekimen antolatu ditu: trantsizio garaiko alkateen mugimenduaren inguruko ekitaldia, erabakitze eskubidearen inguruko mahai-ingurua, inauteriak, hitzaldiak, errotondako haritza, herri antzerkia... Asteleheneko ekitaldian horien guztien errepasoa eginen du Etxarri 2012 ekimenak. Baina horrekin batera heldu den urterako plangintza ere aurkeztuko du.