Etxarriko 12 orduko areto futbol txapelketa ate joka

Guaixe 2012ko abenduaren 13a

Altsasuko Mikel Donea Institutuko DBHko 4. mailako ikasleek 12 orduko areto futbol txapelketa antolatu dute abenduaren 21ean eta 22an Etxarri Aranazko San Donato eskoletako pilotalekuan.Talde bakoitzak 30 euro ordaindu beharko ditu inskripzioa ematerakoan. Izena emateko ondoko telefonoetara deitu behar da: 608 16 12 37 edo 686 89 89 02. Lau sari egongo dira, Pitxitxi - gol gehien sartzen duen jokalaria - eta Zamora - gol gutxien hartzen dituen atezaina - sariak barne.