Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jostailuak aukeratzeko aholkuak zabaldu ditu udalak gida baten bidez. Hartan jaso denez, "jostailuak jolasa aberasteko baliabideak dira" eta haurren hezkuntza prozesuan "izugarrizko garrantzia" dutela ziurtatu dute. Izan ere, "jolasaren bidez haurrek bizi diren jendartearen arauak eta portaerak ikasten dituzte". Hala ere, batzordeko kideek ziurtatu dute "generoaren araberako jostailuen erabilerak, estereotipo sexistak barneratu, birproduzitu eta iraunaraztearen funtzioa dute". Horregatik, batzordetik aholkatu dute sexu gainetik jolastu ahal izateko aukera ematen duten jostailuak aukeratzeko aholkatu dute. Aldi berean, sexuari lotutako genero rolak errepikatzen dituztenak baztertzeko eta pertsona moduan, gaitasun anitzak bulkatuz, osotasunean garatzeko laguntzen dutenen alde egiteko. Jostailuak aukeratzerakoan generoak "askoz gehiago lantzeko aukera ematen dutenak" aukeratzeko eskatu dute. Horrekin batera, eredu zabal eta ez itxietan jolasteko aukera ematen duten jolasen alde egiten da gidan. Parekidetasunean oinarritako eredua sustatzen duten jolasak ere gomendatu dituzte batzordetik. IrizpideakAukeraketa egiterakoan umearen adin eta gaitasunerako egokiak izatea eskatu dute. Aldi berean, umearen ekintza, irudimena eta gaitasuna sustatzen duten jostailuen alde egiteko ere. Mota ezberdinetako jostailuak ere konbinatzea aholkatzen du gidak. Baita jendarte elkarrekintza eta elkarrizketa kooperatiboa sustatzen duten jostailuen alde egitea ere.