Etxarriren historia antzeztua

Guaixe 2012ko abenduaren 14a

Etxarri 2012 ekimenak sustatuta lastailaren 5ean antzeztu zen aurrenekoz Etxarri Aranatz. Beste 700 baietz!!! 1312-2012 herri antzerkia. Orduan frontoia bete egin zen baina lana ikusi gabe herritar asko gelditu zirenez, igandean bigarren emanaldi bat egitea erabaki dute. Gainera, antzerkiaren argazki bilduma eta DVDa ere salgai jarriko dute. Jose Luis Erdoziak idatzitako testua antzezteko 100 etxarriarrek lan eginen dute igandean. 11 agerraldietan Aranazko eskualdeak 1312an bizi zuen egoera larriaren azalpena, herriek batzeko hartutako erabakia eta haren gauzatzea antzeztuko da. Agerraldi bakoitzaren aurretik, bardo batek egoeraren berri emanen du. Pertsonaia bakoitzak bertsokera bat erabiliko du adierazpide gisa. Frontoi guztia bere zabaleran hartuko da eskenatoki gisa. 3 gunetan banatuta emanaldi dinamikoa da, bideo proiekzioaren osagarria duena. Gainera, emanaldia despeditzeko Etxarri Aranazko abesbatzak Erdoziak herrirako idatzi duen ereserkia kantatuko du. Adur Goikoetxeak eta Jon Idigoras Jauregik jarri diote doinua himnoari. OharrakFrontoiko ateak 18:30ean irekiko dira.Behin sartuta eta beti ere urgentziazko zerbait ez bada ezingo da atera. Ateak 19:10ean itxiko dira.Ikusle bakoitzarendako leku zehatza sartu ahala emanen da.Txapa sarrera dela gogoratu.Mobilak itzali eta errespetuz jokatu.Frontoian ezin da erre.