Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri 2012 ekimenak udalean eskaera urte hasieran aurkeztuko du. Etxarriko erroldaren %10ren sinadurak beharko dira Nafarroako Gobernuari galdeketa egitea eskatzekoNafarroaren eta Euskararen Egunean jakinarazi zuen Etxarri 2012 ekimenak heldu den urterako dituen lan ildoak. Nabarmenena ilbeltzaren aurreneko astean jarriko da martxan. Ekimeneko kideek udaletxean Zer manifestua aurkeztuko dute eta udalari autodeterminazio eskubidearen inguruan etxarriarrei galdera egiteko proposatuko diote. Galdera honakoa izanen da: Ados al zaude Etxarri Aranatz, Euskal Herriko udalerria izanda, Europako estatu independente berri baten parte izatearekin? Bideo proiekzio batean 150 etxarriar baino gehiago agertu ziren erabakitze eskubidearen alde. Etxarri 2012 ekimenak udal ordezkariei eskatuko diote "etxarriarrok eta oro har euskal herritarrok gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea bermatzea". Ekimeneko kideen iritziz, "herri honek hitza eta erabakia behar ditu bere etorkizuna eraikitzeko". Horregatik eskatu diote udalari eskubide hori onartu eta bermatzeko beharrezkoak diren neurriak ematea. "Ariketa demokratiko gisa planteatzen dugu galdeketa. Denok egin behar dugu pixka bat aurrera eraman ahal izateko". Horregatik, galdeketa egin ahal izateko laguntza eskatu zien Etxarri 2012k herritarrei. Ekimenaren izenean abenduaren 3an hitza hartu zuen Manu Gomezek jakinarazi zuen, bestalde, "zer garen erakutsi nahi dugu. Horretarako herrialde katalanekin harreman soziokulturalak bultzatuko ditugu. Dagoeneko Gironako herri batekin harremanetan jarri dira hartu eman hori izateko". LaburpenaDuela urte bateko abenduaren 3an aurkeztu zuen bere burua Etxarri 2012 ekimenak. Memoria historikoa berreskuratu eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatzea ziren bere buruari jarritako erronkak. Hala, urtean zehar egindako 30 ekimenenen bidez, Etxarri Aranatzen sorrera (1312) gogoratu eta ospatu dute. Horrekin batera, 1512an Nafarroak jasandako konkista gogoratu eta "ginena eta garena aldarrikatu" dute. Urte guztiko jardueraren bilduma proiekzio baten bidez eman zuten.