Moteteak, bariazioak eta euskal gabon-kantak

Guaixe 2012ko abenduaren 21a

Etxarri Aranazko abesbatzak eguberrietako kontzertuarekin despedituko du urtea. Amatasun bajaren ondoren, Alicia Armendariz zuzendariak abesbatza bakarrik zuzentzen duen lehen emanaldia ere izanen da. Lehen zatian hainbat garaietako kantu sakroak emanen ditu Etxarri Aranazko abesbatzak. C.V. Stanford musikagilearen 3 Motets obrarekin zabalduko da atal hori. Estilo erromantikoko lana 1892. urtean konposatu zuen eta hiru kantuz dago osatua dago. Lehen atala despeditzeko O Magnum Mysterium kantuaren hiru bertsio eskainiko ditu abesbatzak: Tomas Luis de Victoria Espainiako Errenazimendu garaiko musikagilearena, Hondarribiako Javier Bustorena eta Morten Lauridsen estatubatuarrarena. Eguberri egunetako maitineetan abesten omen zen. Bigarrenean, berriz, hainbat egileren euskal gabon-kantak abestuko ditu Etxarri Aranazko abesbatzak. Horien artean Francisco Escuderoren bat dago, mendeurrena bete baita hura jaio zela. Egitaraua3 motetes, op. 38: - C. V. Stanford    Justorum animae        Coelos ascendit hodie     Beati quorum via Magnum mysterium - T. L. de Victoria Magnum mysterium - M. Lauridsen Magnum mysterium - J. BustoLo hadi aingüria - Mold: F. EscuderoAtor ator - J. Guridi Gaur emeretzi mende    - T. Garbizu Birjiña maite - L. UrteagaGaur sortzen -J. Vicente Egea Orra Mari Domingi - J. M. Usandizaga. Mold: R. Usandizaga