Odol-emaileen festan 9 domina banatu ziren

Guaixe 2013ko urtarrilaren 14a

Igandean bildu ziren Etxarri Aranazko odol emaileak haien urteroko festan. Eskuzabaltasunaren ikur diren dominak banatu ziren ekitaldian. 50 alditan odola eman duten Jesus Balda Mercerok, Luis Igoa Mundiñanok, Juan José Mundiñano Lizarragak eta Adela Ruiz Asensiok urrezko domina jaso zuten. 25 alditan odola emateagatik domina jaso zuten Maria Jesus Arruabarrena Quintanak, Luis Miguel Biain Peñak, Jose Antonio Ganuza Belascoainek, Jose Javier Goñi Igoak eta Luis Goñi Igoak. Ohi denez, delegazioaren martxa izan zen aipagai. Osasuntsu egonda ere, odol-emaile berriak egiteko eta gazteak animatzeko deia egin zen bileran. 442 kidek osatzen dute Etxarriko odol-emaileen delegazioak. Haietatik 166k eman zuten odola pasa den urtean, hainbat arrazoirengatik gainontzekoek ezin izan baitzuten. 350 odol emate egin ziren Etxarrin; aferesi prozesu bat ez beste guztiak emate normalak izan ziren. Etxarriar gehienek, 296k, herrian bertan eman dute odola eta 54k beste tokiren batean. Bestalde, pasa den urtean estreinakoz odola eman zuten 8 etxarriarrek.