Hondakin bilketa berriak jakin-mina piztu du

Guaixe 2013ko urtarrilaren 15a

Atez atekoa, auto-konpostajea eta auzo-konpostaje ereduak ezagutzeko tailer praktikoa antolatuko du udalakPasa den astean Etxarri Aranazko Udalak antolatutako bi informazio batzarretan ehundik gora pertsona bildu ziren. Udalak ezarri nahi duen hondakin bilketa sistema mistoaren inguruko azalpenak jaso zituzten. Argibideak Joxi Bakaikoa alkateak, Aitor Karasatorre Mank-eko presidenteak, Eneka Maiz Bilduko zinegotziak, Arantza Artieda NaBaiko zinegotziak eta Aritz Igoa Parte-hartze batzordeko kideak eman zituzten.Batzarretara joan ziren etxarriarrek udalak adostutako akordioa eta Mank-en egitasmoen berri jaso zuten. Horrekin batera, hondakin organikoak kudeatzeko atez atekoa, auto-konpostajea eta auzo-konpostajea erabiltzen duten hiru herriren esperientzien berri izan zuten: Tarradell (Bartzelona), Ormaiztegi (Gipuzkoa) eta Saint Philbert de Bouaine (Loirako eskualdea). Hondakin organikoak kudeatzeko hiru modu horien inguruko tailer praktikoa antolatuko duela iragarri du Etxarri Aranazko Udalak. Han aukera izanen da zalantza guztiak argitzeko eta gero familia bakoitzak 3 ereduetatik zein nahi duen erabakitzeko. BisitaIlbeltzaren 8an Joxi Bakaikua (Bildu), Aitor Karasatorre (Bildu) eta Migel Angel Goñi (NaBai) Saint Philbert de Bouaine (Frantziako Loirako eskualdea, Vendée departamentuan) herrira joan ziren. Han auzo-konpostajea egiten 10 urte daramate eta Sakanan eredu horri ekin nahi dieten familiendako eredu interesgarria zelako joan ziren.