Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateak proposatu duen hondakinak biltzeko sistemaren kontra azaldu da Juan Antonio Extremera PPko zinegotzia. Popularraren iritziz "auzokideen askatasuna murriztuko da eta haien intimitaterako eskubidea bortxatuko da. Birziklatzen den edo ez zaintzen duten langileek herritarren bizitzako detaileak ezagutzeko aukera izanen dute: zer egunkari irakurtzen duten, zer jan, garbiketa pertsonalerako zein produktu erabiltzen dute". Extremerak Diario de Navarrak jasotako adierazpenetan dio atez atekoa ez dela "batere higienikoa eta zabor kuboak kalean uzteak herriari itxura zikina eta antiestetikoa" emanen omen diola. Hari iruditzen zaio administrazioek herritarren bizimodua "erraztu egin behar dute, ez zaildu". Etxarri Aranazko Udalean Bilduk eta NaBaik lortutako akordioaren inguruan mesfidati azaldu da popularra.