Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Horretarako Aranazko herriguneko irteeratik ateratzen den hodia ordezkatuko dute, 126 metrotan. Hodi berriak presa berriaren ondoan, eskuineko larre batean, 1992. urtean eraikitako hustubidearekin lotuko da. Lotura gunean dagoen gainezkabidea ere berrituko du NILSAk. Eta, gainera, hiru erregistro-putzu eginen ditu, eta lehengo hustubidearen kutxeta guztiak kenduko. Nafarroako Gobernuak ingurumen ukipenetarako baimena eman berri du.