Gobernua ez da legearen kontra ariko

Guaixe 2013ko urtarrilaren 28a

Halaxe esan zuen Nafarroako Gobernuko bozeramaile Juan Luis Sanchez de Muniainek, ostiralean Etxarri 2012+1 ekimenak independentziaren inguruko herri galdeketaz galdetuta. Etxarriarren ekimena sakon ezagutu gabe ere, "zantzu guztiek diote galdeketak legedia urratuko duela eta, logikoki, Nafarroako Gobernuak ezin du baimendu legea betetzen ez duena".