Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bertso eguna ospatu zen larunbatean Donostian. Kursaalean izan zen ekitaldian parte hartu zuten dozena bertsolarien artean Eneko Lazkoz izan zen. Gizakiak bizitzan zehar aurre egin beharreko krisiak izan ziren ekitaldiko ardatza. Etxarriarra bitan izan zen oholtzan. Batean Jexux Mari Irazurekin aritu zen kantuan, gai jartzaileak hala eskatuta bertso berean doinua aldatuz. Publikoaren esker ona jaso zuten. Bigarrenean Beñat Gaztelumendi lagun zuela. Parean zituzten misila nori jaurtiki pentsa behar zuten eta biak ere estrategia prestatzen ibili ziren. Etxarriarrak ere umorea erakusteko aukera izan zuen halako plaza garrantzitsuan.