Nazabal eta Zubiaga, hanka bat finalean

Guaixe 2013ko otsailaren 5a

Floren Nazabal etxarriarrak eta Jose Angel Zubiagak oso erraz irabazi zuten Urrezko Aizkorako finalerdietako joaneko saioa, igandean Leitzan Rekondori eta Azurmendiri ia bi minutuko aldea aterata. Ia bi minutuko aldea45 ontzakoa zeinek kolpe gutxiagotan mozteko lanetan Rekondok eta Azurmendik irabazi zuten, 50 kolpetan lana eginez. 9 kolpe gehiago behar izan zituzten etxarriarrak eta Zubiagak. Bigarren lanean bi 45 ontzako erlojuaren kontra erdibitu behar zituzten. 1:40 segundotan bukatu zuten Nazabalek eta Zubiagak, arerioei 4 segundo ateraz. Hirugarren lanean bikote bakoitzak kana-erdiko bat ebaki behar izan zuen zutik jarrita, eta berriro ere Rekondo eta Azurmendi gailendu ziren (1:39). Hiru segundo gehiago behar izan zituzten Nazabalek eta Zubiagak. Laugarren proban abiadura proba zuten, bina kana-erdiko erdibitu behar ziren. Nazabalek eta Zubiagak irabazi zuten (2:57), bi segundo aterata. Bosgarren lanean alde aparta atera zuten etxarriarrak eta Zubiagak. 45 ontzakoa zutik eta 54 ontzakoa etzanda erdibitzeko lanetan 14 segundo kendu zizkioten Rekondori eta Azurmendiri. Eta azkeneko lanean, lan erditan, bi 45 itbzajim bi kana-erdiko eta bi 60 ontzako zituzten zain bi bikoek. Nazabalek eta Zubiagak tarte handia atera zieten, faboritoak direla demostratuz: 12:33ean despeditu zituzten lanak, eta Rekondok eta Azurmendik 14:15etan. Lan guztiak kontuan hartuta, 22 minutu eta 34 segundo behar izan zituzten Nazabalek eta Zubiagak, eta 24 minutu eta 24 segundo, berriz, Rekondok eta Azurmendik. Finalean hanka bat dute dagoeneko Nazabalek eta Zubiagak, eta itzulerako saioan gauzak gehiegi okertzen ez badira, han izango ditugu.