Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean autodeterminazio eskubidearen inguruko galdeketa egin ahal izateko sinadura bilketa hasi zen Etxarri AranatzenHelburua etxarriarren artean 200 sinadura lortzea da. Etxarri 2012+1 herri ekimenak hiru hilabete ditu autodeterminazio eskubidearen aldeko galdeketa egin ahal izateko herritarren nahia udal bilkuran aurkezteko. Larunbatean festa batekin hasi ziren sinadurak biltzen. Herritarrak 11:00etatik aurrera udaletxera hurbildu ziren haien izena emateko. Etxarri 2012+1 herri ekimenak etxarriarrak galdeketaren alde sinatzera gonbidatu ditu, eskaera ahalik eta babes gehienarekin aurkezteko. Herri galdeketa egin ahal izateko 27/2002 Foru Legean oinarritu da Etxarri 2012+1 ekimena. Legeak dioenez hiru hilabete dituzte Udal bilkuran erroldaren %10eko aldeko sinadura jasotzeko; 200 sinadura. Eguraldi txarra egin zuen arren, etxarriarrak udaletxera joan ziren izena emateko sinadura biltzen hasi zuten lehenengo egunean. Sinadura eman ondoren musika eta auzatea egin zuten. Bitartean erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen duen graffitia egin zuten.