Artieda NUPeko bideo sarituan

Guaixe 2013ko otsailaren 7a

Euskararen erabilera unibertsitatean sustatzeko Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Bideo Laburren I. Lehiaketa antolatu zuen. Pasa den astean Gorka Larralde del Solarrek eta Mikel Arraiz Aldunatek irabazleen saria jaso zuten. Euskera aukera bideoarekin irabazi zuten. Neska baten arreta deitu nahi duen Erasmus ikasle baten historia kontatzen dute. Arreta deitzeko euskara, mugikorretako WhatsApp aplikazio ezaguna eta bertako adiskide baten laguntza erabiltzen ditu. Azken horren papera jokatzen du Xabier Artieda etxarriarrak.