Epaituta Parisen

Guaixe 2013ko otsailaren 21a

Astelehean hasi zen Parisko Auzitegian ETAko kide izateaz akusatutako 10 pertsonaren kontrako epaiketa. Haien artean dago Oihan Barandalla etxarriarra. 2007an Orioko familia bat baitu eta haien furgoneta atentatu bat egiten saiatzeko erabiltzea leporatzen diete 10ei. Lau aste iraunen du epaiketak eta bitarte horretan Barandalla Nanterreko espetxetik Fleurykora aldatu dute eta hilabete batez bisitarik gabe utzi dute. 20 bat etxarriar joan ziren Parisera, epaiketan Oihan Barandalla ikusteko. Haietako batek besarkatzeko aukera ere izan zuen. Epaiketak aparteko oihartzuna lortu du auzipetuetako batek, Garikoitz Azpiazuk ETAren izenean "konponbidearen aldeko mezua" zabaldu zuenean eta "gatazkan inolako ardurarik izan gabe ETAren ekinbidearen ondorioz kaltetuak izan diren herritar guztiei" eragindako "kaltea" sentitzen duela esan zuen.