Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Mungiako V. Duatloia jokatu zen (5 km korrikan, 21 km bizikletan eta 2,5 km korrikan). Iurgi Etxeandia izan zen azkarrena (1:01:07). Juan Luis Maiza etxarriarra 32.a sailkatu zen (1:06:03), probako laugarren beteranoa onena. Asteburuan bi proba daude: larunbatean Eibarko XXII. Duatloia (5km - 24km - 2,5 km) eta igandean Euskadiko Neguko Triatloi Txapelketa, Izaban (8,3 km korrikan -22 km bizikletan-10 km eskiekin).