Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Binakako Urrezko Aizkorako finala1.Joseba Otaegi - Unai Otaño (24:24)2.Floren Nazabal - Joxe Angel Zubiaga (25:37)Joseba Otaegik eta Unai Otañok lortu zuen Urrezko Aizkorako txapela janztea, merezimendu osoz, igandean Azpeitian jokatutako final handian. Floren Nazabal eta Joxe Angel Zubiaga aukerekin iritsi ziren finaleko azken probara, iraupen probara, baina hor jaun eta jabe izan ziren Otaño eta Otaegi. Bigarren aldiz jarraian jantzi dute txapela. Sei lan ezberdin egin behar izan zituzten, eta nahiz eta akaso katedrak Nazabal eta Zubiaga faborito jo, Otaegi eta Otaño menpean hartzeko oso lan gogorra egin beharko zutela aurreikusten zen. 45 ontzako enborra kolperik gutxienean mozteko lanean eta bi 45 ontzako erlojuz kontra ebakitzekoan Otaño eta Otaegi gailendu ziren. 3. lanean, zutik jarrita 60 ontzakoa erdibitzeko proban Nazabal eta Zubiaga gailendu ziren, eta baita 4. lanean ere, bi 60 ontzako ebakitzekoan. 5. Lanean, 45 ontzako enborra zutik eta kana-erdikoa etzanda erdibitzekoan Otaño eta Otaegi gailendu ziren. Horrela, azken probara, iraupen probara, 18 segundoko abantailarekin iritsi ziren Nazabal eta Zubiaga. Otañok eta Otaegik iaz zergatik irabazi zuten argi utzi zuten, jaun eta jabe izan baitziren, iraupen lana 12:22 denboran eginez. Aldiz, Nazabalek eta Zubiagak 13:53 behar izan zituzten. Denbora guztiak batuz minutu bat eta 13 segundoko aldea atera zieten Otañok eta Otaegik Nazabali eta Zubiagari. Zaleen ustez Zubiaga izan zen gainontzeko hirurak baino ahulago ibili zena, iraupen proban bereziki. Nazabal ongi aritu zen, baina ez zen nahikoa izan, Otaegik eta Otañok itxura bikaina eman baitzuten. Nazabali askoz hobe doazkio banakako txapelketak binakakoak baino. Beste batean izango da. Zilarrezkoan Jauregi-Kañamares txapeldunZilarrezko Urrezko Aizkoran Sakanako Aizkora Eskolan trebatu den Arkaitz Jauregi eta Kañamares III.a izan dira txapeldunak (16:55), Daniel eta Iker Vicente menpean hartu eta gero (17:46).