Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Soraluzeko lau t´erdiko finalerdietan Jon Ansotegi etxarriarrak 7-22 hartu zuen menpean Erik Jaka gipuzkoarra, nagusitasun osoz. Bestalde, Uharte Iruñeko Eneko Yoldik 22-2 irabazi zion Paul Ojuel hernaniarrari. Ansotegik eta Yoldik asteartean jokatuko dute finala, 19:30ean.