Etxarrik elikadura burujabetzari buruzko hausnarketa foroa hartuko du

Guaixe 2013ko martxoaren 8a

Nazioarteko merkatu eragileen mende dauden elikagaien aurrean jendeak beren elikadura, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza sistemak definitzeko duen eskubidea aldarrikatzen da elikadura burujabetzak terminoaren bidez. Helburu horrekin Euskal Herrian dauden esperientziak ezagutu eta proiektu ezberdinen mapa osatzeko, martxan jarri da hausnarketa foro bat, anitza eta zabala izan nahi duena.Etxarri Aranazko biharko bilera deitu duena Zazpiak bat harreman sarea izeneko elkartea da, duela sei urte Udalbiltzatik sorturiko herri-ekimena. "Nekazari, industria edo alor kulturalean, proiektu ezberdinak bultzatuz, Euskal Herriko lurralde ezberdinak elkarri bizkarra eman beharrean, elkarri begira jartzea da gure helburua", azaldu digute. Proiektu xume eta konkretuak bideratuz, sare ekonomiko zein kulturalak indartu nahi dituzte. Hasieran bere jarduna Zuberoara mugatu bazen, gaur egun zazpi herrialdeetara zabaldu da elkartea. Gaian interesa duten guztiak biharko forora gonbidatu dituzte. Egitaraua9:15ean Izen ematea.9:30ean Agurra eta aurkezpena.10:00etatik 12:30era Taldeetako eztabaida.12:30etik 13:00etara Auzatea bertako produktuekin dastaketa.13:00etatik 14:00etara Ondorioak eta "aurrera begira zer ?"