Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri 2012+1 herri ekimenak autodeterminazio eskubidearen aldeko galdeketa egin nahi du. Zehazki galdera hau luzatu nahi die etxarriarrei: Ados al zaude Etxarri Aranatz, Euskal Herriko udalerria izanda, Europako estatu independente berri baten parte izatearekin? Galdeketak arautzen dituen legedia segitu ekimeneko kideek 200 sinadura lortu beharko dituzte hura aurrera eraman ahal izateko. Baina etxarriarren ahalik eta babes gehienarekin aurkeztu nahi dute eskaera. Horregatik, bihar 2. sinadura festa eginen dute. 11:000etatik aurrera plazan musika auzatea eta beste izanen dira. Udaletxea ere zabalik izanen da galdeketari babesa azaldu nahi dionak sinadura eman ahal izateko.