Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udalak 1.749.860,55 euroko aurrekontua onartu zuen astelehenean Bilduren eta NaBairen aldeko eta PPren kontrako bozekinJoxi Bakaikoa alkateak jakinarazi digunez, Nafarroako Gobernuarekin akordioa lortu du udalak eta Aldapasoroko sareak berritzeko lanak 2014an eginen dira. Hasiera batean joan den urtean egitekoak ziren. Halaxe aurreikusi zuen udalak berak bere aurrekontuan baina Nafarroako Gobernuaren murrizketengatik ezin izan ziren lan horiek egin eta atzeratu egin dira. Arrazoi beragatik pasa den urtean ere ezin izan ziren Utzubar Txikiko lanak egin. Hainbat urtetan banatuko dira han egin beharreko lanak. Hasteko, aurten, sareak eta espaloiak jarriko dituzte. Kanposantu inguruko lan horietara udalak 180.000 euro bideratu ditu aurtengo aurrekontuan. Alkateak azaldu digunez, udalak dituen diru sarrerak ez dute kontu handitan sartzeko biderik ematen. Hala ere, ahalik eta kontratazio gehien egiteko asmoa du udalak, bai babestutako enplegu programaren bidez baita Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren laguntzaren bidez. Bestalde, Nafarroako Gobernuak diru-laguntzak kendu dituenez, abeltzaintza azpiegituretan eta baso-lanetan ezer gutxi egiteko aukera izanen du udalak. Hala legoke errekak hobetzeko proiektua ere (16.584 euro). Beste partida batzukKultur programazioa 46.000Antzoki sarea 14.000Musika eskola 126.000Festak 78.000Frontoi/Futbol zelaiko argindar koadroak berritzea 4.000Ur eta argindar kontsumoaren monitorizazioa 17.000Parte hartzea (beste sail batzuetan zeharkako lerroa da) 1.000PPren salaketaJuan Antonio Extremera zinegotzi popularrak salatu zuen Bilduk bere lana egitea oztopatzen diola. Adierazi zuenez, udalak eman zion aurrekontuen txostenean guztia elebidun zegoen, euskara hutsez zegoen diru sail bakoitzaren izena izan ezik, "eta nik ez dakit". Horretaz aparte, Extremerak salatu zuen asteleheneko plenoan aurkeztu nahi zuen mozio bat ez ziotela onartu. Astelehenean bertan aurkeztutako mozioak "udalak etxarriarrak hondakin organikoak biltzeko bosgarren edukiontziaren inguruan informatzeko eta eginen den herri galdeketan aukera hori sartzeko" eskatu zuen. Alkatearen aginduz mozioa ez zela plenoan aztertu salatu zuen popularrak. Bakaikoak azaldu digunez, Extremerak dagoeneko aurrekontu txosten guztia gaztelaniaz du. Alkateak, hala ere, zehaztu du diru sail bakoitzaren ondoan dagoen zenbakiekin zer partida den identifikatzeko modua bazuela, udal guztietan bera delako. Mozioari dagokionez, Bakaikoak argitu digu Bilduk eta NaBaik mozioak plenoa baino lau edo bost egun lehenago eta ele-bitan aurkezteko irizpidea dutela. Mozioa hizkuntza bakarrean, kasu honetan, gaztelania hutsean dagoenean, itzultzera bidaltzen dutela eta iristen bada dagokion plenoan sartzen dutela. "Asteleheneko plenoan berea eta aurretik iritsitako beste hiruzpalau mozio batzuk ere ez ziren sartu. Plenoa prestatzen ari garenean ez badaude, ez ditugu sartzen. Eta premiazkoa ez zenez, 8ko bilkuran aztertuko dugu, besteak bezala".