Etxarrik Hiritik Herrira topaketak hartuko ditu

Guaixe 2013ko martxoaren 15a

Auzolan ekimenak irailean Altsasun antolatutako II. topaketetan sortutako lan taldeetako batek Hiritik Herrira izena hartu zuen. Hark antolatu du biharko Etxarri Aranazko topaketa. Lurren kolektibizazioen inguruan egun osoko topaketa antolatu dute. Orain arteko esperientzietatik ikasi, kolektibizazio bermatu dezaketen tresna eta estrategiak aztertu (bide instituzionala, lurren okupazioa, erosketa edo alokairu kolektiboak...), informazioa trukatu... Topaketak bigarren zati bat izanen du, heldu den asteburuan Beizaman izanen dena. Han Hiritik Herrira kontzeptuaz ariko dira hizketan. Migrazio fenomenotik harago, Auzolan ekimeneko kideek diote "hiriari dagozkion baloreak pentsatzea eta hauek iraultzea da guretako Hiritik Herrirako bidea eraikitzea". Etxarriko egitaraua10:00etan Herri lur eta komunalen egoera Euskal Herrian. 11:30ean Herri lurrak (berr)eskuratuz. Esperientziak: Aranzadi auzolanean (Iruñerria); Iparraldeko Lurra ekimena; Zeraingo herria eta Galdakaoko ortu okupatuak.14:30ean Bazkaria.16:00etan Lurrak kolektibizatzeko estrategiak eta tresnak.18:00etan Informazio biltegia. Lur eta baliabideen mapa.