Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarriko PPk Etxarri Aranazko Udalari eta Sakanako Mankomunitateari eskatu dio atez atekoak eta auzo konpostagailuak izango duten kostua herritarrei jakinaraztea, herri kontsulta egin baino lehen. Horretaz gain, Etxarri Aranazko PPko zinegotzi Juan Antonio ere jakin nahi du ea Sakanako Mankomunitateak maileguak eskatu behar dituen aipatu gastuei aurre egiteko, eta hala bada, zein kopurukoak izango diren. "Erabakia hartu baino lehen bizilagunek jakin behar dute sistema honek ekarriko dituen gastuak zeintzuk diren, bai udalean eta baita Mankomunitatean ere; gastu hauek nola ordainduko diren eta ea zaborren tasan igoera ekarriko duten" gaineratu du Juan Antonio Extremerak, prentsa ohar baten bidez.