Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sortuko Nafarroako arduradun Juan Kruz Aldasoro etxarriarrari urte bateko kartzela zigorra ezarri diote, "2010eko irailaren 14an bere anaia atxilotzera joan ziren Guardia Zibilen agenteei atentatu saiakera egiteagatik". Halaber, lesioengatik 3 falta ezarri dizkiote eta bakoitzarengatik 180 euroko isuna ordaintzera kondenatzen du epaiak. Horretaz gain, agente bakoitzari 115 eta 144 euroko kalte ordaina ordaintzera. Zigor-arloko 2. zenbakiko epaitegiak eman du epaia, eta Nafarroako Auzitegi Nagusian errekurtsoa aurkeztu daiteke. Sententziak dioenez, Aldasororen anaia Joxeren atxiloketaren ondoren, agenteek etxebizitza miatzen ari zirela bertatik aldegiteko eskatu zioten Aldasorori. Epaileak epaian dioenez agente baten kontra egin zuen etxarriarrak. Sortutik adierazi dutenez "gure babes osoa agertu nahi diogu Juan Kruz Aldasorori eta sententzia berri hau salatu nahi dugu, izan ere, salbuespeneko legeak aplikatuz, Guardia Zibilak izandako gehiegizko jokaera babesten du legeak. Bitartean, Joxe Aldasororen atxiloketa eta inkomunikazio garaian jasandako tratu txarrak eta torturak ikertu gabe daude oraindik".