Lazkoz onena

Guaixe 2013ko martxoaren 25a

Xabier Silveirak Nafarroako Bertsolari Txapelketako zazpigarren txapela jantzi zuen larunbatean. Eneko Lazkozek bosgarren bukatu zuen, udazkenean hasiko den Euskal Herriko Txapelketa Nagusirako txartela lortzeko 2 puntu eskasera gelditu zen. Etxarriarrak txapelketa ederra borobiltzeko sekula final batean lortu duen posturik onena ere eskuratu zuen (2010ean 6. eta 2011n 7.).Giro ederrean, 1.500 bertsozale bildu ziren Anaitasunako finalean Zortzi finalistek maila handiko saioa eskaini dute. Lazkozek ale ederrak utzi zituen. Serio jardun behar izan zuen Erika Lagomarekin, haurra kendu zieten bikote baten larruan. Eta umoretsu, berriz, Julio Sotorekin parranda eta gero ipurdian tatuaje banarekin esnatu ondoren. Lazkoz etengabe animatu zuten etxarriar zaletuen babesa izan zuen Anaitasunan, zalegoen artean zaratatsuenak izan ziren.  Bertsolaria     PuntuazioaXabier Silveira       588Julio Soto               568Erika Lagoma        558Eneko Fernandez  541,5Eneko Lazkoz       539,5Jon Barberena      526Oskar Estanga     506Aimar Karrika       480,5