Kaotiko, gogorturik

Guaixe 2013ko martxoaren 25a

EH Calling izenburua eman dio Kaotiko taldeak bere azken lanari. The Clash taldearen London Calling diskoari omen egin nahi izan dio Xabier Aldazen taldeak. "Bigarren mundu gerran, han zela, eusten zobiela esateko BBCk zabaltzen zen deye zan London Calling. EH Calling titulu aproposa zala pentsa giñuben. Hemen posu batzuk eman die, etorkizune aldatu nehi da. Batzun partes ahalein handiye eitten ai da, bestiatzun partes ez. Hemen gaude ta bierko ta entzun berko dakigu". Etxarriko bateria joleak Beleixe Irratian (FM 107,3) aitortu duenez, lan berrian "gu estilo barruben, nabaitzen da soñube gogortu ein diaula eta abestiyek bastante azkartu ttugula". Diskoaren aurreneko abestitik adierazi nahi izan du hori Kaotikok. Horretarako, SA-ko Jimmy (gitarra) izan du taldeak ekoizle, "hardcore musiken eta adittube dalako". Taldearendako gustuko esperientzia izan dela aitortu du Aldazek Beleixe Irratian (FM 107,3). "Geñaa biak sekule ez zen punk-rock taldiatekin halako lanik ein. Beti izan die metal ta hardcore taldiek". Etxarriarrak azaldu duenez, nahiko ahalegin eskatu die lan berriak: "nehiko tarea jarri dugu kabron horrek". Etxean eta lokalean ordu asko sartu dituzte Kaotikokoak. Diskoaren pareko soinua zuen maketa ere egin zuten. "Lan asko. Beye emaitze, guteko borobille da" esan zuen Aldazek Beleixe Irratian (FM 107,3).13 kantaKaotikok bere letretan beti ukitu ditu gizarte gaiak eta lan berria ez da salbuespena. "Disko hontan, nik uste letrak zuzenokuek diela. Jotzen atiatzen dan agresibidedioi de idazten agi da". SA-ko Juan, Fermin Muguruza eta Xabier Silveira izan dituzte laguntzaile Kaotikokoek diskoa ontzean. Aldazen esanetan "Kaotiko beti talde mugatube izen dua; hiru akorde ta nehiko. Urtiekin esperientzia hartzen dezu ta teknologiek aurria diyuezela, aukera geyo dazkazu abestiyek hobetzeko. Mugek izenda de dazkazu abestiyek hobetzeko aukera". Taldearen 12 urteko ibilbidean zortzigarren diskoa da (estudioko sei eta zuzeneko bi). "Diskue bi urteti behin atiatzen dia. Jendie zutes ahazten ba gio gora eitteko, iguel zelle dakazu. Gutes ahazten ez dogu uzten jendiai". Horregatik, disko artean urte erdi inguruko atsedenaldia hartu ondoren ekiten dio Kaotikok berriro lanari. Aldazek esan duenez, "gu ez ga betiko; diskuek grabatzeko eta birek eitteko aukerak ez ttugu beti urai ber, hori buketzen fanko da. Orduben, al diaun biyertien nibel altu betien yoten seietzen ga". Penintsula guztian barna ibiliko da taldea biran, kantu berri eta zaharrak dituen errepertorioarekin. Bestalde, berriki Londonen izandako kontzertua bideoklipa grabatzeko baliatu zuen Kaotikok.