Galdeketa sinaduraz babesteko azken egunak

Guaixe 2013ko martxoaren 26a

Nafarroaren egunean jakinarazi zuen Etxarri 2012+1 ekimenak autodeterminazioari buruzko herri galdeketa bat sustatuko zuela. Etxarriarrek galdera honi erantzutea nahi dute: Ados al zaude Etxarri Aranatz, Euskal Herriko udalerria izanda, Europako estatu independente berri baten parte izatearekin?Herri galdeketak arautzen dituen Foru Legea segituz, otsailaren 2an ekin zion ekimenak galdeketa babesteko sinadura bilketari. Herriaren populazioaren %10aren babesa izan behar du aurrera egiteko eta horretarako 3 hileko epea dute sustatzaileek. Baina Etxarri 2012+1 ekimenak ahalik eta etxarriar gehienen babesarekin aurkeztu nahi du udalaren batzarrean. Horregatik, udaletxetik sinadura ematera pasatzeko gonbidatu dituzte 18 urtetik gorako etxarriarrak. Apirilaren 12an, 18:00tik 21:00etara, sinatzeko aukera izanen da ere.