Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskaltzaleen Topaguneak batBIRAlau, euskal kulturaren Nafarroako zirkuituaren bosgarren edizioa antolatu du. Kalitate eta formatu handiko euskarazko lau ikuskizun eskainiko ditu Nafarroako beste horrenbeste herritan. Zirkuitua maiatzaren 24an itxiko da Etxarri Aranazko kultur etxean. Hara hurbiltzen direnak Lingua nabajorum antzezlana ikusteko aukera izanen dute.