Plaza bete hondakin, haien bilketa azaltzeko

Guaixe 2013ko apirilaren 12a

Bihar eta etzi, 11:00etatik aurrera Etxarri Aranazko plaza hondakinez beteta egonen da.  d a l e k o   H o n d a k i n e n   B a t z o r d e ak antolatu duen erakusketa da ikusgai izanen dena. Baina egoki sailkatutako hondakinekin batera, erakusketan bestelakoak ere izanen dira. Alde batetik, Etxarriko  bilketa-puntuen  argazkiak, auzo-konpostatzaileen kokapenaren planoa, konposta egiteko eta atez ateko sistemari buruzko informazioa.Bestetik, Sistema berriari lotutako hainbat tresna eta material egonen da ikusgai. Gainera, haima batean, hondakinen bilketari buruzko hainbat erreportaje ikusteko aukera izanen da. Horretaz gain, hainbat hondakin biodegradatzeko beharrezko duten denbora ezagutzeko modua emanen du erakusketak, bestelako informazioak emateaz gain.  Tailerra eta auzateaLarunbat eguerdian, plazan haurrek hondakinekin eskulanak egiteko tailerra izanen da. Aurpegia margotzeko ere aukera izanen dute txikiek. Igandean, berriz, 13:00etarako auzatea iragarri dute.