Goiz eta arratsalde sinadurak biltzen

Guaixe 2013ko apirilaren 12a

Etxarri 2012+1 ekimenak autodeterminazioari buruzko herri galdeketa sustatu du eta hari babesa azaltzeko azken eguna gaur da. Legediak herriko erroldaren biztanleen %10ren babesa eskatzen die sustatzaileei, baina ekimeneko kideek ahalik eta etxarriar gehienen babesarekin eraman nahi dute eskaera udal bilkurara. Zehazki galdera hau da herri galdeketan etxarriarrek erantzutea nahi luketena: Ados al zaude Etxarri Aranatz, Euskal Herriko udalerria izanda, Europako estatu independente berri baten parte izatearekin? Etxarri 2012+1 ekimenetik etxarriarrak gaur etxe handitik pasa eta sinadura ematera animatu dituzte.