Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko Udaleko Hirigintza Batzordeak etxarriarrak herriko hirigintza ereduaren inguruan duten iritzia ematera gonbidatu ditu. Horretarako etxez etxe inkesta bat banatu du. Gainera, biharko, informazio batzarra antolatu du. Kultur etxean batzordekideek hirigintza planaren gai orokorrei buruzko emanen dute: akatsak, eta aldaketak egiteko proposamenak. Etxarriarrek herriko hirigintza jardueran ikusten dituzten arazoak azaltzea nahi dute batzordeko kideek inkestaren bidez. Eta egun dauden arazoak konpontzeko ideiak proposatzea ere. Iragarri dutenez, aurrerago hirigintza plan osoaren berrikusketa aurrera eginen da, baina orain zahartuta gelditu diren edo zuzendu beharreko elementuetan zentratu nahi dute. Aldi berean, Hirigintza Batzordetik jakinarazi dute udala dagoeneko zenbait aldaketa zehatz bideratzen hasi dela, "industria jarduerak jartzeko eta abeltegiak zabaltzeko presa dagoelako edo hainbat laguntza galtzeko arriskua dagoelako". Tailerra Hilaren 24an, 19:00etan, kultur etxean hirigintzari buruzko tailer praktikoa antolatu du batzordeak. Hartan, inkestari buruzko gai zehatzak landuko dira, kontzeptuak eta zalantzak argitzeko.