Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bigarren urtez jarraian Julio Sotok Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketa eskuratu zuen. 6 bertsolari Etxarri Aranazko Karrikestu elkartea lepo bete zuten bertsozaleen aurrean aritu ziren. Gai jartzaileek egindako lanak despedituta sailkapena aurrenekotik azkenekora horrela gelditu zen: Julio Soto, Maddi Ane Txoperena, Egoitz Gorosterrazu, Arrate Illaro, Oier Arbina eta Amaia Iturriotz. Aurreneko biak, Soto eta Iturriotz, pasa ziren buruz burukoa jokatzera eta gorritiarrak joan den urteko txapelari eustea lortu zuen. Karrikestu elkartean bildu zirenak bertso-aldi ederrarekin gozatzeko aukera izan zuten, "bertso biribil eta ateraldi barregarri askoren artean garatutakoa". Izan ere, umorea izan zen nagusi, eta trikiti doinuek nahiz aretoa bete zuten entzuleek eskainitako giro apartak, bertsotan gustura aritzeko modua eman zieten bertsolariei.