Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Dantza sorkuntza horren euskarazko mustuko daHierbaroja konpainiak Mu-To, Txinaraino tunel bat zulatu ikuskaria ekarriko du Etxarri Aranatzera. Laida Azkonak zuzendu eta interpretatzen duen lana oroimenari buruzko azterketa eszenikoa da. Banakoaren oroimenaren eta oroimen kolektiboaren xoko-moko guztietan barna egindako bidaia proposatzen digu Mu-To-k. Bidaia horretan, ikusleen oroitzapen, esperientzia eta ahanzturak biltzen dira, norbere oroimenean murgiltzeko. Hala, ikus-entzuleak euren bizipenen bitartez hautemateko atondutako performancea, hain zuzen.Fitxa teknikoaZuzendaritza lana eta interpretazioa: Laida Azkona.Dramaturgia: Pablo Gisbert.Zuzendari eta interpretazio laguntzailea: Tanya Beyeler.Soinu arloa: Jordi Verdu.Ikus-entzunezko sorkuntza lana: Mariana Miranda.Jantziak: Mikel Colas.Argiztapen diseinua:Carlos Salaberri.