Luis Bakaikoa Vianako Printzea sarirako hautagai

Guaixe 2013ko apirilaren 18a

Herenegun despeditu zen sariketarako hautagaiak aurkezteko epea. Kulturaren munduan nabarmendu diren pertsona edo erakundeen ibilbidea aitortzeko xedea du sariak. Nafarroako Kulturaren Kontseiluko kideek osatuko dute sarirako epaimahaia. Aurten zazpi hautagai daude. Aurreko urteetan bezala horien artean Luis Bakaikua Martich organu-jolea dago. Etxarriarra (1920) apaiza, musikaria eta konpositorea da. Piano, organo eta kantuko kontzertuak eman ditu Paris, Erroma, Buenos Aires, Los Angeles, San Francisco edo New York-en, eta zenbait sari lortu du; haien artean Paulino Caballero Saria piano-espezialitatean eta Organoaren Estatuko Lehen Sari Berezia nabarmendu daitezke.Gainontzeko hautagaiakMª Victoria eta Mª Encarnación Flamarique ahizpa jota kantariak; Jose Maria Goikoetxea Aizkorbe konpositorea; Pedro Lozano Bartolozzi kazetari, idazle eta unibertsitateko irakasle emeritua, Miguel de la Quadra-Salcedo kazetaria, Mª Angeles Mezkiritz arkeologoa eta Nafarroako Museoaren zuzendari ohia eta Francisco Etxeberria Arantzadi zientzia elkarteko forentsea.